Saltokientzat eta erakundeentzat errotuluak banatuko ditu Zestoako Udalak

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 18a

COVID-19a saihesteko segurtasun neurrien inguruko errotuluak prestatu ditu Bai Euskararik, eta Zestoako Udalak horiek doan banatuko ditu. Saltokietako nahiz erakundeetako ordezkariek 'online' eskatu beharko dituzte errotuluak.

Bai Euskararik saltokientzat eta erakundeentzat segurtasun neurrien gaineko hainbat errotulu prestatu ditu, eta Zestoako Udalak horiek herritarren eskura jarri ditu. COVID-19a saihesteko hartu beharreko neurriei buruzko askotariko kartelak egin ditu Bai Euskararik, eta horiek doan banatuko ditu udalak.

Saltokietako eta erakundeetako ordezkariek nahi dituzten errotuluak eskatu ahal izango dituzte, honako lotura honetako inprimakia beteta –lotura horretan ikus daitezke eskuragarri jarri dituzten errotuluak–.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide