Urola Erdiko hainbat eragilek Patxi Ruizekin elkartasunean kontzentrazioa egingo dute gaur Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 18a

20:30ean jarri dute hitzordua Azpeitiko plazan. Astebete darama gose greban Patxi Ruiz presoak, eta hari babesa agertzeko eta espetxe politika salatzeko deitu dute elkarretaratzea Azpeitiko eta Zestoako gaztetxeak, Urolako Ikasle Abertzaleek, Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak eta GKS-k. Zarautzen eta Zumaian atzo egin zituzten elkarretaratzeak.

Elkarretaratzea izango da gaur, astelehena, 20:30ean Azpeitiko plazan, Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko, eta presoei urratutako eskubideak salatzeko. Urola Erdiko hainbat eragilek deitu dute mobilizazioa: Azpeitiko Gaztetxeak, Zestoako Gaztetxeak, Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak, Urolako Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, kontzentrazioan segurtasun distantziak betetzea "ezinbestekoa" izango da, eta bertaratzen direnei maskarilak eramateko deia egin diete.

Astebete darama gose eta egarri greban Patxi Ruiz presoak Murtzia II espetxean. Ruizi elkartasuna agertzeko hainbat mobilizazio eta ekintza egin dituzte azken egunotan Euskal Herriko hainbat txokotan, eta Urola Kostan ere izan dira elkarretaratzeak. Atzo, igandea, Zarautzen eta Zumaian egin zituzten Ruizen aldeko kontzentrazioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide