Zestoako herriguneko TAO zerbitzua martxan jarri dute berriro

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 14a

Zestoako Gesalaga kaleko eta Euskal Herria plazako aparkalekuetan TAO zerbitzua abian jarrriko du Zestoako Udalak gaurtik. Ohiko ordutegia izango du.

Alarma egoera ezarri zenetik, TAO zerbitzua etenda egon da. Gaur, ordea, Zestoako herriguneko TAO zerbitzua martxan jarri du udalak. Gesalaga kaleko eta Euskal Herria plazako aparkalekuetan dago TAO. Ohiko ordutegian egongo da martxan zerbitzua: astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 9:00etaatik 13:00etara. Igandetan, orain arte bezala, ez da TAOrik izango.

Zestoako TAO zerbitzua doakoa da, eta merkataritza gunean aparkatzeko iraupena mugatzen du; hau da, gehienez 90 minutuz utzi daiteke autoa aparkatuta Gesalaga kalean edota Euskal Herria plazan. Autoa aparkatuta uzteko papera Euskal Herria plazan dagoen makinan atera behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide