Zestoa Kirol Bazkunako gizonezkoen lehen taldea mailaz igo da. Erregional Preferente Mailara itzuliko da datorren denboraldian, Gipuzkoako Futbol Federazioak denboraldia amaitutzat eman baitu. Ondorioz, igoerak errespetatuko ditu federazioak.
1go Erregional Mailako igoera fasea jokatzen ari ziren zestoarrak, eta sailkapeneko bigarren postuan zeuden, igoera postuetan. Joan den urtean galdu zuen taldeak Erregional Preferente Mailako postua, baina urtebeteren buruan berriz berreskuratu du maila. Klubak helburua lortzeko bidelagun izan diren guztiak zoriondu nahi izan ditu.