Zestoarrek balkoietan egin dute Santa Kutz eguneko umeen danborrada, giro paregabean

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 3a

Koronabirusaren ondorioz aurten Zestoako santakutzak bertan behera gelditu badira ere, zestoarrek ez diote jaiak ospatzeari uko egin. Atzo, Santa Kutz bezpera, urtero legez danbor hotsak nagusi izan ziren herrian. Kaleak hustuta, etxeetako leihoak eta balkoiak festaz bete zituzten zestoarrek. Eta gaur, Santa Kutz egunean, bide beretik jarraitu dute.

Santa Kutz eguna umeen danborradaren eguna da Zestoan, eta gaur urteroko ohiturari eutsi diote, jaia gaur egungo egoerara moldatu duten arren. 18:00etan hasita egin dute umeen danborrada Zestoako etxeetan, eta zenbait gaztetxo kalera ere atera da danborrak jo eta atabalak astintzera.  Ezohiko moduan bada ere, zestoarrek asmatu dute festa giroan murgiltzen.

Hona hemen gaur arratsaldean Zestoan hartutako irudiekin osatutako bideoa eta argazki bilduma: 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide