Bideo agerraldi berria egin du Mikel Arregi Zestoako alkateak asteburu honetan. Oraingo honetan, kirolerako edo paseorako irteeren gaineko baimen berriekin lotutako azalpenak xehetzeko baliatu du Arregik bere agerraldia. Izan ere, Zestoako Udalak herenegun plazaratu zuen horien gaineko oharra, baina herritarrek zalantza asko dituztela ohartu direla dio alkateak, eta horregatik eman nahi izan ditu azalpen zehatzagoak. Gainera, herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko jarri duten telefono zenbakia ere eman du bideoan Arregik: 656 784 866.
https://vimeo.com/414325949