Gaur gauean eta bihar arratsaldean danbor hotsek ez dute hutsik egingo Zestoan. Ezingo dituzte santakutzetako ekitaldi nagusiak nahi eta ohi bezala kalean ospatu, baina leihoak eta balkoiak jaigune bihurtuko dituzte hainbat herritarrek. Horrela, Itxaropena dantza taldekoek bideo hau prestatu dute, baita sare sozialen bidez zabaldu ere, herritarrei festarako deia eginez.