Mikel Arregi Zestoako alkateak hainbat neurri berri iragarri ditu bideo baten bidez. Hasteko, Arregik koronabirusak Zestoan nolako eragina izan duen azaldu du bideoan, eta ondoren, datozen egunetarako hainbat neurri iragarri ditu. Saltoki txikientzat, tabernarientzat eta koronabirusak kaltetutako herritarrentzat 50.000 euroko dirulaguntza jarriko du martxan Zestoako Udalak. Horrez gain, Iraetako baratze parkeak irekiko dituzte. Hona hemen udalak grabatutako bideoa: