Zestoako eta Ibañarrieta auzoko santakutzak nahiz Endoiako asentzioak bertan behera uztea erabaki du Zestoako Udalak. Maiatzaren 2an eta 3an ziren santakutzak ospatzekoak, eta maiatzaren 21aren bueltan asentzioak, baina alarma egoeraren luzapena dela-eta jaiak ez ospatzea erabaki dute. Hain zuzen ere, udalak ohar baten bidez azaldu du alarma egoeraren dekretuan "berbenak, desfileak, herriko jaiak eta horien prestaketa lanak" geldiaraztea eskatzen duela Espainiako Gobernuak.