Berandu samar iritsi da aurtengo lehen elurtea. Eguraldi iragarpenak zioen gisan, gaur, martxoaren 30arekin, iritsi da, eta eskualdeko zenbait herritan gogotik egin du elurra 11:00etatik 12:15 ingurura bitartean. Zuritu ditu bazterrak, batez ere, mendialdean, baina herriguneetan ere maluta ederrak ikusi ahal izan dira. Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoa izan dira elurra egin duen herrietako batzuk. Ezohikoa izan da beste behin irudia: kaleak hutsik, eta teilatuak, kaleak nahiz zelaiak zurituta.
Konfinamendua dela eta, auto mugimendu handirik ez da bazterretan, baina errepidera atera behar dutenei tentuz gidatzea gomendatzen die Trafiko Zuzendaritzak. Mendateen egoeraren berri ematen ere ari dira Trafikoa.eus webgunean, eta momentuz garbi daude Urraki, Azkarate eta Mandubia mendateak.
Hainbat herritarrek bidalitako argazkiekin osatutako bilduma da honako hau:
Azkoitia
Azpeitia
[gallery size="medium" ids="402444,402445,402443,402442,402441,402440,402439,402438,402437,402436,402430,402431,402432,402433,402434,402435,402429,402428,402426"]
Beizama
Errezil
Zestoa