Erabilitako arropen bilketa bertan behera utzi dute Urola Erdian

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 26a

Erabilitako arropa egiteaz arduratzen den enpresak bertan behera utzi du zerbitzua koronabirusa dela eta. Horrenbestez, alarma egoera bertan behera utzi bitartean, Urola Erdiko herritarrek ezingo dituzte arropak edukiontzi horietan utzi.

COVID-19 gaitza tarteko, erabilitako arropa biltzeari utzi dio zerbitzu hori eskaintzeaz arduratzen den enpresak. Urola Erdiko Mankomunitateak azaldu duenez, berrogeialdian daude enpresa horretako hainbat langile, eta zerbitzua etenda, eskualdeko herritarrek ezingo dituzte erabili arropa biltzeko edukiontziak. Alarma egoera bertan behera utzi bitartean, ezingo da arroparik utzi edukiontzi horietan. Mankomunitateak, egoera hobetu bitartean, erabilitako arropa etxean gordetzea eskatu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide