Koronabirusak sortutako larrialdi krisialdiaren aurrean, adineko herritarrei laguntzeko boluntario sareak antolatu dituzte Urola Kostako zenbait herritan, eta Zestoan ere arduraz heldu diote egitekoari. Modu horretan, hirugarren adineko herritarrei laguntza eskaintzeko babes sarea antolatu dute Zestoako Udalak, Gazte Asanbladak eta 3Z taldeak, elkarlanean. Udaleko eta bi eragiletako kideak "harro" daude herritarrek laguntzeko erakutsi duten prestutasuna ikusita.