Zestoako Udalak ere ezohiko neurriak hartu ditu COVID-19 gaixotasunari aurre egiteko, eta udal eraikin guztiak itxi ditu. Hori dela eta, udalak arreta telefonoz edo telematikoki soilik eskainiko du berrogeialdiak dirauen bitartean.
Bestalde, eskualdeko beste hainbat herrik egin duten moduan, boluntario sare bat eratu du udalak Zestoako Gazte Asanbladarekin eta 3Z taldearekin batera, adinekoei erosketak egiten laguntzeko. Gaur, asteartea, jarriko da martxan zerbitzu hori, eta laguntza behar dutenek 615 768 980 telefonora deitu beharko dute. Era berean, erosketak egiterakoan herritarrak kutsatu ez daitezen, saltokietarako protokolo bat martxan jarri du udalak.