Zestoako Udalak umeen danborradarako karroza egiteko lehiaketa antolatu du aurten bigarrenez, eta aurtengo jaietan Elba Azpillaga zestoarrak izango du karroza egiteko ardura. Bi lan aurkeztu dituzte lehiaketaren aurtengo ediziora, eta epaimahaiak Azpillagaren lana aukeratu du.
Santakutz jaietan egingo dute umeen danborrada, eta ordurako prestatu beharko du zestoarrak udalak emandako gaiaren –ez dute gaia publiko egiten– bueltan egindako karroza.