Martxoaren 19an jokatzekoa zen Zestoako 42. Herri Lasterketa, baina Zestoako Atletismo Taldeak jakinarazi duenez, ez dute egingo egun horretan. "Koronabirusaren hedapenak eragindako egoeragatik eta Eusko Jaurlaritzaren gomendioak ezagututa" hartu dute erabaki hori.
Une honetan, data berria zein izan daitekeen aztertzen ari da atletismo taldea; eguna zehazten dutenean emango dute horren berri. Gainera, dagoeneko izena emanda daudenei jakinaraziko diete zer aukera izango dituzten. "Barkamena" eskatu du taldeak erabakiak sor ditzakeen eragozpenak tarteko.