Atzo, igandea, Herri Lasterketa izan zen Beasainen, eta hainbat lagunek parte hartu zuten bi probetan; tartean, eskualdeko hainbat korrikalarik. 150 parte-hartzaile izan ziren proba nagusian, iaz baino 40 pertsona gehiago. Proba mistoan, berriz, 50 bat bikotek parte hartu zuten.
Aitor Mimenza Azpeitiko bizilagunak probako errekorra hautsi zuen atzo; hark 43 minutu eta 45 segundo behar izan zituen hamalau kilometroko proba amaitzeko –ia minutu bat hobetu zuen aurretik ezarrita zegoen marka–. Haren atzetik, hirugarren postuan helmugaratu zen Sathya Paz zestoarra (46:02). Emakumeetako hirugarren postua ere eskualdera ekarri zuten: Maider Korta hirugarren (57:42) sailkatu zen.
Proba mistoan, berriz, Jone Zabaleta eta Pedro Muñoz azkoitiarrak izan ziren azkarrenak. Horiek 24 minutu eta 55 segundo behar izan zituzten zazpi kilometroko lasterketa gauzatzeko.
Jone Zabaleta eta Pedro Muñoz. (Goierriko Hitza)Honako lotura honetan ikus daitezke bi probetako sailkapenak.