Eskola Txikien Festaren inguruko informazioa emateko, bazkaria egingo dute larunbatean Aizarnan

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 9a

Ekainaren 14an egingo dute Eskola Txikien Festa Aizarnan, eta horren inguruko informazioa emateko eta lantaldea osatzeko, bazkaria egingo dute larunbatean frontoian.

Gipuzkoako Eskola Txikien Festa egingo dute ekainaren 14an Aizarnan, eta dagoeneko hasiak dira horretarako prestatzen auzotarrak. Horri lotuta, festari buruzko informazio orokorra emateko, bazkaria antolatu dute Zestoako auzoan. Larunbatean, martxoak 14, izango da ekitaldia, Aizarnako pilotalekuan. Jaiari buruzko informazioa emango dute bertan, eta lantaldean parte hartzera gonbidatuko dituzte hara joaten direnak. 

Bazkari horretan ahalik eta jende gehiena elkartzea nahi dute antolatzaileek, eta adin guztietako auzotarrak gonbidatu dituzte bazkarira. Aizarnan nahiz handik kanpo bizi diren auzotarrak joan daitezke ekitaldira. Anbun eta Konpittokon eros daitezke bazkarirako txartelak; helduek hogei euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, berriz, hamabi euro.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide