Aldarriak eta askotariko ekintzak Arroabean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 8a

Beste urte batez, Arroabeko bizilagunek ekintza ugari antolatu dituzte Martxoaren 8aren harira. Feminismoa oinarri, adin guztietako lagunei zuzendutako askotariko ekintzak egin dituzte egunotan Arroabean, eta harrera bikaina egin diete bizilagunek.  Ostiralean argazki erakusketa eta Arroako emakumeen testigantzak biltzen zituen bideo emanaldia izan ziren. Atzo, larunbata, umeentzako genero tailerra eskaini zuten, eta gaur, Emakumeen Nazioarteko Egunean,  itxi dute Martxoaren 8aren bueltan prestatutako egitaraua. Kafe tertulia, kazerolada aldarrikatzailea eta bazkaria eginda borobildu dute emakumeen eguna Arroabean, giro paregabean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide