Martxoaren 8aren harira, Zestoako Lili jauregiko Andre Madalen pertsonaiari aitortza egin diote

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 7a

Gaur ekin diote Zestoako Lili jauregiko bisita gidatuen sasoi berriari, eta Martxoaren 8a ate joka dagoenez, modu berezian ireki dute denboraldia. Izan ere, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Lili jauregiko Andre Madalen pertsonaiari aitortza eginez zabaldu dute bisita gidatuen sasoi berria.

Zestoako Bargaztak asanblada feministak Martxoaren 8aren bueltan antolatutako Feminismotik (H)astearen barruan, emakumeei zuzendutako bisita gidatuak egin dituzte gaur Lili Jauregira. Ez dira bisita arruntak izan, jauregiko Andre Madalen pertsonaia omendu baitute gaurkoan. Modu horretan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, ireki dute Lili jauregiko bisita gidatuen sasoi berria.  Egitasmoaren sustatzaileen hitzetan Andre Madalen omentzeko nahikoa arrazoi badago. Honako bideo honetan eman dituzte egitasmoaren inguruko xehetasunak.   

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide