Unai eta Eñaut Agirre bertsolariek bertso saioa eskainiko dute martxoaren 13an Zestoan

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 4a

'Auskalo zeinek jarriak' bertso saioa eskainiko dute Unai eta Eñaut Agirre anaiek martxoaren 13an, Zestoako Portale kulturgunean. 21:00etan izango da saioa, eta emanaldiaren aurretik afaria izango da.

Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariak saio batean. (Anbune)

Eñaut eta Unai Agirre hernaniarrek Auskalo zeinek jarriak bertso saioa eskainiko dute martxoaren 13an, ostiralez, Zestoako Portale kulturgunean. Bi bertsolariek bertso zaharrak nahiz berriak kantatuko dituzte saioan, eta Imanol Kamio musikariak girotuko du emanaldia.

21:00etan hasiko da bertso saioa, eta aurretik afaria izango da Portalen, 30 euroren truke. Afarira eta emanaldira joan nahi dutenek, dagoeneko eros ditzakete txartelak Portale kulturgunean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide