Datorren udazkenean egingo den II. Euskaraldia prestatzeko lanean hasten ari dira Zestoan ere. Hain zuzen ere, datorren astelehenerako, martxoak 9, bilera deitu dute.
Euskaraldiaren herriko batzordea sortzeko batzarra izango da astelehenekoa. Batzorde horretan parte hartzea nahi duten herritarrek Kultur Etxean izango dute hitzordua, 18:30ean.