Azpeitiko 2020 Gau Txori argazki rallyko bilduma onenaren saria Adiel Zabala zestoarrak irabazi du. Bigarren sailkatua Iñigo Olarte argazkilari azpeitiarra izan da eta hirugarrena Bernat Alberdi oñatiarra. Azpeitiko lehen sailkatu ez sarituaren saria Oscar Bailereni eman diote
Gau Txori argazki rallya otsailaren 8an jokatu zen Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta. Otsailaren 19an bildu zen rallyko epaimahaia jasotako argazki bildumak aztertzeko. Juan Joxe Agirre, Alberto Beloki eta Juan Mari Amenabar argazkilariek osatu dute epaimahaia.
XI. Gau Txori argazki rallyaren sari banaketa eta argazkien proiekzioa larunbatean (otsailak 29) egingo dituzte, 18:30ean, Azpeitiko Basazabal jauregian.