Inauteri jaiei amaiera emateko, txokolate beroa dastatu dute hainbat herritarrek Zestoan. Hain justu, Ekain guraso elkarteak antolatuta, txokolatada egin dute arratsaldean, plazako arkupeetan. Dozenaka lagun elkartu da bertan, eta ederki sartu zaie txokolate beroa, eguraldi tristea pixka bat goxatzeko. Ondoren, gainera, musika animazioa izan da leku berean.
Hona hemen gaur Zestoa hartutako irudiak: