Zestoan ere inauterietan murgildu dira gaur, larunbata, eta herritarrek ez diote izkin egin jai giroari. Ohi bezala, umeek desfilea egin dute udaletxerko arkupeetan, eta askotariko mozorrak ikusi ahal izan dira Gaztelekuak antolatu duen saioan. Herriko beste txokoetan ere dozenaka herritar ikusi ahal izan dira mozorrotuta, eta umoreak ez du hutsik egin haien artean. Iluntzean, Dj Davilak girotuko du herria, eta asteartean jarraituko dute ospakizunek. Izan ere, txokolatada egingo dute plazako arkupeetan, Ekain guraso elkartearen eskutik. Ondoren, musika animazioa izango da han.
Ikusi gaur arratsaldeko argazkiak, hemen: