Zestoako familia ugariek dagoeneko eska dezakete Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 19a

Deskontuak eskatzeko hainbat dokumentu aurkeztu behar dira udaletxean, eta agiri horiek guztiak aurkezteko azken eguna otsailaren 28a izango da.

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, Zestoako familia ugariek dagoeneko eska ditzakete Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagozkion hobariak. Deskontuak eskatzeko hainbat dokumentu aurkeztu behar dira udaletxean, eta agiri horiek guztiak aurkezteko azken eguna otsailaren 28a izango da. Honakoak dira aurkeztu beharreko dokumentuak: Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako familia ugariaren ziurtagiria, 2018ko diru sarreren egiaztagiria eta etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria. Azken dokumentu horren eredua udaletxean bertan eska daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide