Karnabalak direla eta, aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 19a

Astelehenean eta asteartean izango dira ordutegi aldaketak errefusaren, organikoaren nahiz kartoiaren bilketan. Urola Erdiko Mankomunitateak ordutegiak errespetatzeko eskatu du.

Karnabalak direla eta, aldaketak izango dira Azpeitiko eta Zestoako saltokietako eta tabernetako hondakinen bilketaren ordutegian. Astelehenean eta asteartean izango dira ordutegi aldaketak errefusaren, organikoaren nahiz kartoiaren bilketan. Urola Erdiko Mankomunitatekoak ordutegiak errespetatzeko eskatu du.

Honako hauek dira Urola Erdiko Mankomunitateak astelehenerako eta astearterako ezarri dituen ordutegiak:

Azpeitia

Astelehena

  • 07:00. Errefusa bilduko da Alde Zaharreko tabernetan. Kale garbiketarekin batera egingo dute bilketa.
  • 09:00. Errefusaren eta organikoaren bilketa egingo dute herri guztian.

Asteartea

  • 06:30. Alde Zaharreko tabernetako errefusa bilduko da, kale garbiketarekin batera.
  • 10:00. Kartoiaren ohiko bilketa egingo dute herri guztian.

Zestoa

Asteartea

  • 13:00. Kartoiaren ohiko bilketa.

Bestalde, otsailaren 21etik aurrera, herriko merkatariek eta ostalariek poltsa konpostagarri handiak doan eskuratu ahal izango dituzte Errasti-Elorza, Egunero eta Miantxa janari dendetan nahiz Arroa Beheko Ainhara ile-apaindegian. Aldiko, gehienez, lau biribilki eskuratu ahal izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide