Zestoan larunbatean eta asteartean ospatuko dituzte Inauteriak

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 18a

Inauterietako ekitaldiak larunbaterako eta astearterako antolatu dituzte Zestoan. Inauterietako ekintzak antolatzen jardun duten guztiak eskertu ditu Zestoako Udalak.

Zestoan larunbatean, otsailaren 22an, eta asteartean, otsailaren 25ean, ospatuko dituzte Inauteriak. Larunbat arratsaldean umeen mozorro desfilea egingo dute, eta iluntzean, Davila disko jartzaileak musika jarriko du. Asteartean, berriz, Ekain guraso elkarteak antolatuta txokolatada izango da udaletxeko arkupeetan.

Zestoako Udalak inauterietako ekintzak antolatzen ari diren elkarte eta norbanako guztiak eskertu ditu, baita egitarauan aipatzen ez diren norbanakoak eta kuadrillak ere: "Horiek guztiak baitira festa hauen benetako antolatzaileak".

Zestoako Inauterietako egitaraua:

- Otsailak 22, larunbata.

17:30. Umeen desfilerako izen-emateak, arkupeetan.
18:00. Umeen mozorro desfilea, udaletxeko arkupeetan. Gaztelekuak antolatuta.
20:00. DJ Davila, udaletxeko arkupeetan.
23:00. DJ Davila.

- Otsailak 25, asteartea:
16:30. Txokolatada, plazako arkupeetan. Ekain guraso elkarteak antolatuta.
Ondoren, musika animazioa, arkupeetan. Ekain guraso elkarteak antolatuta.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide