Emakumea Pilotari txapelketa irabazi du Eneritz Arrieta azkoitiarrak

Ihintza Elustondo 2020ko otsailaren 15a

Lehen mailako finalean gailendu da pilotari azkoitiarra, Maddi Mendizabal bikote duela. Naroa Agirre arroarrak ezin izan du bigarren mailako finala irabazi.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Emakumea Pilotari txapelketako finalak jokatu zituzten atzo, ostirala, Zestoako kiroldegiko frontoian. Bi eskualdeko pilotarik parte hartu zuten kirol ekitaldian: Eneritz Arrieta azkoitiarrak lehen mailako partida jokatu eta txapela janztea lortu zuen, eta Naroa Agirre arroarrak ezin izan zuen bigarren mailako neurketa irabazi.

Lehen mailako finalean, Arrietak Maddi Mendizabal izan zuen bikote, eta Patri Espinar eta Nora Mendizabal izan zituzten parez pare. Partida oso estua eta lehiakorra izan zen; markagailuak berdinketa adierazten zuen behin eta berriro: 5-5, 7-7-, 11-11, 12-12. Joera horri eutsi zioten neurketaren amaierara arte; izan ere, 21 eta 21 iritsi ziren azken unera. Azkenean, baina, Arrietak eta Maddi Mendizabalek jantzi zuten txapela.

Bigarren mailako finalean, berriz, Agirre eta Berrocal Tolosaren eta Arraizaren aurka lehiatu ziren, eta aise gailendu zen azken bikote hori. Hain justu, markagailuak 10-22 adierazten zuela amaitu zen partida.

Neurketak amaitzean, sari banaketa egin zuten. Mikel Arregi Zestoako alkateak eta Aitor Salegi zinegotziak banatu zizkieten oroigarriak pilotariei.

Hona hemen atzoko irudiak:

[flickr_set id="72157713114620892"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide