Joseba Altuna oriotarrak bigarren postua lortu du Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketan

Karkara.eus 2020ko otsailaren 13a

19 urtetik 40 urtera bitarteko 15 kirolarik parte hartu dute Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketan, 4 emakumek eta 11 gizonek.

Adimen urritasuna duten kirolariei zuzendutako Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu da abendua eta otsaila bitartean, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta. Joan den larunbatean jokatu zen bigarren jardunaldia Legazpin, eta ikuskizun politaz eta giro bikainaz gozatu zuten bertaratu zirenek. 

Partida ugari jokatu zituzten parte-hartzaileek larunbateko jardunaldian, eta Zestoan jokatu zen lehen jardunaldiko emaitzak kontuan hartuta osatu zuten sailkapen nagusia. Hala, Iraitz Huegun donostiarra sailkatu zen lehen postuan, eta Zarauzko taldean jokatzen duen Joseba Altuna oriotarra izan zen bigarrena.

Guztira, adimen urritasuna duten 19 urtetik 40 urtera bitarteko 15 kirolarik parte hartu zuten txapelketan, 4 emakumek eta 11 gizonek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide