2017ko abenduaren 1ean tximista batek Zestoako kanpandorrea jo eta suntsitu zuen. Ordutik, konponketa lanetan ari dira; hasieran uste zutena baino askoz denbora eta diru gehiago kostatzen ari dira lanak. Oraindik itxita dago parrokia, baina gaur aurrerapauso garrantzitsua eman dute: hain justu, parrokian kanpaiak jartzen aritu dira. Kanpai horietako hiru zaharberrituak dira, eta bat berria; Kantabriako (Espainia) kanpaigile batek egina. Jon Artano kazetariak hainbat argazki atera ditu gaur Zestoan, eta hark azaldu duenez, sinaduran marrazki berezia egin diote kanpai bati.
Hona hemen Artanok gaur kanpai horiei ateratako argazkiak: