Zestoako Udalak jakinarazi duenez, otsaila bukatzeko falta diren larunbat guztietan itxita egongo da Ikasgela. Hain zuzen ere, otsailaren 15ean, 22an eta 29an ez dute zabalduko gune hori. Herritarrek ikastera joan nahi dutenean edo isiltasun gune bat behar dutenean baliatzen dute liburutegian kokatzen den gune hori.