I. Ekintzaile Saria eskuratu dute Isatsleku eta Furgojana proiektuek

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 10a

Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak I. Ekintzaile Saria banatu du. Isatsleku proiektuak irabazi du lehen saria eta Furgojana proiektuak bigarrena.

Joan zen astean I. Ekintzaile Saria banatu zuen Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak. Isatsleku negozio proiektuak erdietsi du  Herrixen, Bertan eta Zestuan merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 300 euroko lehen saria. Bigarren saria, aldiz, Furgojana proiektuarentzat izan da; denda horietan gastatzeko 150 euroko bonoa eskuratu dute horiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide