Santa eskean ibili dira Arroa Behean ere

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 9a

Heldu eta haur bat hartuta, santa eskean atera ziren atzo Arroa Behean, Ezkaizto Auzo Elkarteak egindako deiari erantzunez.

Goiz eta arratsaldez aritu ziren kantuan arroarrak, Eneritz Artetxe, Eli Pagola, Unai Sarasua eta Peio Etxabe bertsolarien laguntzarekin. Indarrak berritzeko tartea hartu zuten eguerdi aldera, zentroan egin zuten bazkariarekin. Arroa Beheko lokalak egokitzeko materialetarako erabiliko dute atzoko saioan jasotako dirua.

Hemen, Arroa Beheko aurtengo santa eskearen irudiak (argazkiak: Ezkaizto Auzo Elkartea):

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide