Julen Ozaetak eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Kobaz Koba Traileko proba luzea

Nerea Uranga 2020ko ots. 9a, 15:11

Eguraldi bikainarekin jokatu dira gaur, igandea, Zestoako Kobaz Koba V. Traileko bi probak: 26 kilometrokoa eta 15 kilometrokoa. Proba luzean, Ozaeta eta Kortazar izan dira irabazleak, hauek probaren hasiera hasieratik heldu diote lasterketaren buruari. Proba motzean, berriz, Beñat Etxabe eta Ainara Uribarri izan dira txapeldunak. Luzean lehen zestoarren postua Sathya Pazek eta Itxaso Martik lortu dute.

Kobaz Koba Trailaren V. edizioa jokatu da gaur Zestoan. Bi mendi lasterketa egin dituzte bi ibilbidetan barrena: Artzei bidea (15 kilometrokoa) eta Zaldei bidea (26 kilometrokoa). Guztira, 555 korrikalarik irten dute aurtengo Kobaz Koban.

Lasterketa luzekoak izan dira aurrenak Zestoako plazako irteeran. Goizeko bederatzietan abiatu dira Zestoako plazatik, eta Akoatik Aizarnara joan, eta handik Santa Engrazira abiatu dira. Bueltan berriro Zestoako plazatik igaro dira eta Iraetako bidea hartu dute bidegorritik. Iraetara iritsi aurretik, ordea, Endoiako gurutzerako gorako bidea hartu dute. Segidan, Endoiatik Ekainberrira jaitsi eta herriko plazan bukatu dute ibilbidea. Helmugan aurrenak gizonezkoetan Julen Ozaeta durangarra eta Oihana Kortazar elgetarra izan dira. Ozaetak 02:09:18 denbora behar izan du ibilbidea osatzeko eta Kortazarrek 02:28:28. Proba luzean lehen zestoarra Sathya Paz (02:20:30) izan da, eta emakumezkoetan lehen zestoarraren postua Itxaso Martik eskuratu du, 03:31:22 denbora eginda.

15 kilometroko lasterketaren irabazleak Beñat Etxabe eta Ainara Uribarri izan dira; Etxabek 01:06:45 denboran egin du ibilbidea eta Uribarrik 01:24:33 denboran. Proba motzeko partaideek 09:45ean irten dute Zestoako plazatik, Akoatik Aizarnara joan, gero Ertxiña igo eta Zestoako plazan bukatu dute lasterketa. Kasu honetan, lehen zestoarra gizonezkoetan Amets Aranberri (01:12:28) izan da eta emakumezkoetan Mertxe Uribetxeberria (01:43:15).

Agiro mendizale taldeak eta Arazik antolatutako proba da Kobaz Koba Traila, Zestoako Udalaren babesarekin.

- 26 kilometroko probako sailkapena:

Gizonezkoak:
1. Julen Ozaeta (Durango): 02:09:18
2. Iñigo Arantzamendi (Zumaia): 01:12:09
3. Borja Zubizarreta (Azkoitia): 02:12:22
4. Igon Manzisidor (Deba): 02:14:05
5. Iban Agirrezabala (Berastegi): 02:18:01
6. Unai Zialtzeta (Azpeitia): 02:18:37
7. Ander Erice (Iruña): 02:19:08
8. Ion Vegas (Agurain): 02:19:59
9. Sathya Paz (Zestoa): 02:20:30 (lehen zestoarra)
10. Jose Luis Beraza (Uharte Arakil): 02:20:44

Emakumezkoak:
1. Oihana Kortazar (Elgeta): 02:28:28
2. Leire Baraibar (Zumaia): 02:41:08
3. Maud Combarieu (Urruña): 02:46:03
4. Oihane Perez (Gernika): 02:55:30
5. Oihane Ziganda (Iruña): 02:59:10
6. Lide Gorostiola (Larrabetzu): 03:02:55
7. Nerea Azpiazu (Azpeitia): 03:10:40
8. Mirian Ubach (Vilassar de Mar): 03:15:40
9. Vanessa Pedrero (Zumaia): 03:19:23
10. Natalia Pendas (Madril): 03:19:55
18. Itxaso Marti: 03:31:22 (lehen zestoarra)

- 15 kilometroko probako sailkapena:
Gizonezkoak:
1. Beñat Etxabe (Bergara): 01:06:45
2. Ibai Makazaga (Orio): 01:07:47
3. Imanol Larrañaga (Azkoitia): 01:08:43
4. Jokin Etxabe (Bergara): 01:08:57
5. Iñaki Hormaetxe (Arrasate): 01:11:46
6. Ibai Etxeberria (Azpeitia): 01:11:58
7. Ibon Erdozain (Bera): 01:12:18
8. Amets Aranberri (Zestoa): 01:12:28 (lehen zestoarra)
9. Mikel Usandizaga (Aia): 01:13:27
10. Ruben Adan Martinez (Caparroso): 01:14:21

Emakumezkoak
1. Ainara Uribarri (Oñati): 01:24:33
2. Alazne Irureta (Aizarnazabal): 01:31:30
3. Eztizen Duque (Portugalete): 01:33:06
4. Alaitz Oruesagasti (Azkoitia): 01:34:43
5. Paula Rodrigo (Gasteiz): 01:37:57
6. Isabel Etxaniz (Eibar): 01:38:23
7. Mari Karmen Seijas (Azkoitia): 01:38:23
8. Eva Gonzalez (Zornotza): 01:41:16
9. Miren Illarramendi (Azpeitia): 01:41:22
10. Helene Arzuaga (Laudio): 01:43:04
11. Mertxe Uribetxeberria (Zestoa): 01:43:15 (lehen zestoarra)

[flickr_set id="72157713036439692"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide