BMW Mas Gastronomia saria jasoko du Zestoako Araneta erretegiak

Urola Kostako Hitza 2020ko ots. 6a, 10:59

Datorren ekainean jasoko du saria Joseba Odriozola sukaldariak. Erretegien kategorian sarituko dute zestoarra.

Zestoako Araneta erretegiak beste sari bat jasoko du: BMW Mas Gastronomia saria, hain zuzen ere. Datorren ekainean banatuko dute sari hori, eta erretegien kategorian sarituko dute jatetxea. Ez da Joseba Odriozolaren erretegia saritzen duten lehen aldia; izan ere, Zarautz Parrillan-en erreboilo txapelketa irabazi zuen iaz, eta 2017an Donostia Gastronomika biltzarraren barruan egin zuten Espainiako Parrila Lehiaketako sari nagusia ere eskuratu zuen.

Lotura honetan irakur daiteke Gipuzkoako Hitzak iaz Odriozolarekin hitz eginda osatu zuen erreportajea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide