Rodeo musika taldeak Ezherrian disko berria kaleratu berri du. Lan berria aurkezteko kontzertu akustikoa eskainiko du bihar, ostirala, Zestoako Portale kulturgunean. 19:00etan hasiko da.
Rodeoren hirugarren diskoa da Ezherrian eta EP formatuan kaleratu dute. Lanaren produkzioari "ukitu klasikoagoa edo ukitu analogikoagoa" ematen ahalegindu direla azaldu du taldeak. Lau abestirekin eta sarrera kantu batekin osatu dute lan berria.