Auto gidari batek min hartu du Lasaon, Azpeitia eta Zestoa lotzen dituen errepidean, bere ibilgailua errepidetik irten eta zelai batera erori ondoren. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, GI-631 errepidean gertatu da ezbeharra, 14:25 aldean. Citroen C5 bat da bidetik atera den autoa eta gidaria ospitalera eramango dutela jakinarazi dute, "min hartu" duelako.
Beste ibilgailurik ez da izan tartean, eta istripua izan duena zelai batera erori bada ere, larrialdi zerbitzuetako beharginak istripu tokian ari dira lanean uneotan, eta "arretaz" gidatzeko gomendioa eman du Ertzaintzak.