Bertso eskolak ematen hasiko dira ostegunean Arroa Behean

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 3a

Aitor Salegi zestoarrak emango ditu bertso eskolak, eta oraindik ere badago ikastaroan izena emateko aukera. 17:15ean izango da osteguneko saioa, Arroa Beheko eskola txikian.

Ostegunean, otsailak 6, bertso eskolak ematen hasiko da Aitor Salegi zestoarra, Arroa Behean. Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatu ditu saioak eta ikastaroan parte hartzeko interesa duenak oraindik ere badu horretarako aukera;  erniarraitz@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke izena eskoletan. Osteguneko saioa 17:15ean hasiko da, Arroa Beheko eskola txikian. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide