Urtarrilaren 30ean hondakinen bilketan gertatutakoaz oharra kaleratu du Zestoako Udalak

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 31

Zestoako hondakinak biltzeko ardura eta eginkizuna Urola Erdiko Mankomunitatearena da. Horko langileek urtarrilaren 30erako greba deialdiarekin bat egin zuten, baina erabakiaren berri ez zioten eman Zestoako Udalari: "Udalak ez zuen jaso erabaki horren berri, eta ondorioz, ez zitzaien jakinarazi herritarrei hondakinak jasotzeko zerbitzua bertan behera geldituko zela egun horretan. Kuborik jarri ez bazen ere, herritar askok hondakinak kalean utzi zituzten".

Zestoako Udalak adierazi du Urola Erdiko Mankomunitateari bere kexa adierazi diola. Bestetik, udalak gogorarazi du, hondakinen bilguneetan kuboak jarri arte ezin dela hondakinik utzi.

Urtarrilaren 30eko gertaera horrek sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak.

Bestalde, asteburuan Zestoan, Iraetan eta Arroa Behean ontzi arinak jasoko dituztela adierazi du erakundeak. "Greba orokorra dela-eta ostegunean jaso ez ziren ontzi arinak asteburuan uzteko aukera izango da. Horretako,  Zestoako, Iraetako eta Arroa Beheko hainbat gunetan edukiontziak jarriko dira".

Asteburuan ontzi arinak biltzeko jarriko dituzten edukiontzien guneak:

Zestoa

Iraeta

Arroa Behea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide