Zestoa gelditu du greba orokorrak

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 30a

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorra jarraipen nabarmena izaten ari da Zestoan. Goizeko zortzietan plazan elkartu ondoren, grebalariak industriaguneetan nahiz kalez kale ibili dira grebaren berri emanez. Saltoki gutxi batzuek ireki dituzte ateak goizean, baina grebalariak haietatik pasatu ahala itxi dituzte. Goiz erdian, hutsik zeuden kaleak, eta establezimendu guztiak itxita. Goizeko mobilizazioaren ondoren, plazara itzuli eta hamarretakoa egin dute grebalariek; hogeitaka lagun elkartu dira bertan.

Greba egunaren goiz parterako antolatutako hitzorduak beteta, arratsaldean berriro izango dira ekintzak eta mobilizazioak Zestoan. 16:30ean, Nosotras mujeres de Euskalduna ikus-entzunezkoa emango dute plazako arkupeetan eta 18:00etan txokolatada izango dute toki berean. Eguna amaitzeko, 18:30etik aurrera, ekitaldia eta manifestazioa egingo dituzte, plazatik abiatuta.

Hemen, greba orokorraren goizak Zestoak utzi dituen argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide