Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak urtarrilaren 30erako deitu duen greba orokorrarekin bat egin dute Zestoako hainbat eta hainbat norbanakok zein eragilek, eta azken asteetan greba eguneko ekimenak prestatzen aritu da Zestoako Greba Batzordea. Hilaren 30eko greba deialdiari babesa agertzeko eta herritarrak mobilizatzera deitzeko argazki jendetsua atera zuten duela egun batzuk. Orain, greba orokorraren egunerako prestatu dituzten mobilizazioen eta ekintzen berri eman dute greba batzordeko kideek.
Hiru ardatz hartuta deitu dute hilaren 30eko greba orokorra: lana, pentsioa eta eskubide sozialak. Zaintza greba ere izango da.
Hona hemen Zestoako Greba Batzordeak hilaren 30erako prestatutako mobilizazioen eta ekintzen egitaraua, osorik:
08:00etan, pikete informatiboak egiteko hitzordua Zestoako plazan.
10:00etan, hamaiketako kolektiboa Zestoako plazan.
12:30ean, manifestazioa, Donostian. Hara joateko kotxeak antolatuko dituzte.
16:30ean, Nosotras mujeres de Euskalduna dokumental emanaldia plazako arkupeetan.
18:00etan, txokolatada arkupeetan.
18:30ean, ekitaldia, plazan. Ondoren, manifa.