Ander Hormazuriren eta Aran Santamariaren artelanak ikusteko aukera izango da datorren ostiraletik –urtarrilak 24– aurrera Zestoako Portale kultur elkartean. Otsailaren 19ra bitartean izango da erakusketa zabalik, eta inaugurazio ekitaldia egingo dute datorren ostiralean.
Hormazurik egurra eta burdina baliatuta, instalazioak egiten ditu. Santamariak, berriz, collage moduko lanak egin ditu; batzuk koadro bezala, eta beste batzuk kutxa txikietan sartuta. Bi artistekin erreportajea osatu zuen UROLA KOSTAKO HITZAK iaz, eta hemen irakur daiteke.