Sahararen aldeko janari bilketa egingo du Wadna elkarteak, Azkoitian eta Zestoan

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 21a

Zestoako auzoetako eta herriguneko eskoletan aste osoan zehar jasoko dituzte jakiak, baita herriko saltokietan ere. Larunbatean Zestoako udaletxe azpian izango dira Wadna elkartekoak. Gainera, larunbatean Azkoitiko Eroskin egingo dute bilketa.

Zestoako Wadna elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa egingo du egunotan. Hainbat gunetan izango da jakiak uzteko aukera. Batetik, auzoetako eta herriguneko eskoletan aste guztian zehar jasoko dute janaria. Bestetik, larunbatean, urtarrilak 25, 10:00etatik 14:00etara udaletxe azpian izango dira Wadna elkartekoak, eta egun berean, Azkoitiko Eroskin izango da jakiak uzteko aukera, 10:00etatik 20:30era bitartean. Gainera, Zestoako dendetan ere egingo dute bilketa; aste osoan zehar izango da elikagaiak horietara eramateko aukera. 

Jasotako elikagaiak Sahararen aldeko XVI. Euskal Karabanarekin batera bidaliko dituzte herrialde horretara, datorren otsailean. Tindufeko kanpalekuetan bizi diren Saharako errefuxiatuei laguntzeko egitasmoa da Euskal Karabana, eta Zestoako Wadna eta Zumaiako Daralhi elkarteek proiektuarekin bat egin dute beste urte batez. Sahararrek duten elikagai eskasia tarteko, haiei laguntzea da proiektuaren helburua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide