Gaur dute Iraetan Santa Ines festetako lehen eguna. 11:00etan bota dute txupinazoa, eta 13:00etan, zuhaitz landaketa izan da. Arratsaldean, ohitura den moduan, jaioberriei ongietorria egin diete Gure Ordekan, eta segidan, umeentzat puzgarriak eta jolasak izan dira frontoian. Jende ugari elkartu da puzgarrien bueltan, eta giro ederra nagusitu da. Gainera, 17:00etan Iraetako tren txikia zabaldu dute, eta 18:00etan, txokolatada izan da.
Datozen egunetan ere jarraituko du festak. Hona hemen bihartik aurrerako egitaraua:
09:30. Meza, Iraetako jubilatuen omenez.
10:30. Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa.
11:00. Vamos al fronton.
11:30. Pilotako finalak.
17:30. Herri kirolak.
-Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa: Iker Vicente eta Jesus Mari Mujika Mikel Larrañagaren eta Jon Rekondoren aurka.
-Errota Harria: Xabier Peña (Aizarnazabal), Jagoba Otaegi (Aizarna), Mikel Lopetegi Urra (Zarautz), Inhar Urruzuno (Ondarroa, Bizkaia), Beñat Telleria (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) eta Jon Gisasola Zelai V.a (Mallabia, Bizkaia).
11:00. Meza.
14:30. Gure Ordekako bazkideek bazkaria elkartean.
-Urtarrilak 24, ostirala.
22:30. Mus txapelketa Bekoetxe merenderoan. Izen ematea, 22:00etatik aurrera.
13:00. Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean.
14:00. Pintxo bazkaria Gure Ordeka elkartean.
20:00. Batukada Iraetako kaleetan zehar.
20:30. Garagardo afaria, Iraetako frontoian. Saltxitxak, txerri ukondoa, postrea eta garagardoa izango dira.
00:00. Erromeria Iratzar taldearekin.