Argazki jendetsua Zestoan, greba orokorrerako deia egiteko

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 17a

19:00etan, kiroldegiaren aurreran bildu dira herritarrak greba deialdiarekin bat egingo dutela adierazteko.

Urtarrilaren 30ean Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba deialdiarekin bat egiten dutela adierazteko, argazki jendetsua atera dute gaur iluntzean, ostirala, Zestoan. Greba eguna prestatzen ari dira Zestoan ere, eta hango Greba Batzordeak deituta dozenaka herritarrek parte hartu dute argazkian. Kartelak eskuetan, hainbat aldarrikapen egin dituzte kiroldegiaren aurrean egindako elkarretaratzean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide