Urtarrilaren 30erako Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba eguna prestatzen ari dira Zestoan ere, eta hilaren 23an, osteguna, Greba orokorra zergatik eta zertarako hitzaldia eskainiko dute ELA sindikatuko Leire Txakartegik eta LABeko Edurne Larrañagak, Portale kultur elkartean. 17:30ean hasiko da hitzaldia, eta herritar orok parte hartu ahal izango du bertan.
Argazki jendetsua, gaur
Horrez gain, gaur, ostirala, Greba Batzordeak argazki herritarra aterako du kiroldegian. Greba orokorrarekin bat egiten duten herritarrak elkartuko dira bertan, 19:00etan, eta antolatzaileek argazkian parte hartzera deitu dituzte herritarrak.