Urtarrilaren 30erako Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba eguna prestatzen ari dira Zestoan ere, eta hango Greba Batzordeak argazki herritarra aterako du bihar, ostirala, kiroldegian. Greba orokorrarekin bat egiten duten herritarrak elkartuko dira 19:00eta, eta antolatzaileek argazkian parte hartzera deitu diete herritarrei.