Iraupen eskia egiteko irteera antolatu du Agirok otsaileko hirugarren astebururako

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 14a

Somportera (Aragoi, Espainia) joango dira Zestoako mendi klubekoak otsailaren 14tik 16ra. Joan nahi dutenek urtarrilaren 31rako eman behar dute izena, ordainagiria aurkeztuta, kiroldegian.

Zestoako Agiro mendi klubak iraupeneko eskia egiteko irteera antolatu du datorren hileko hirugarren astebururako. Otsailaren 14tik 16ra, Somporteko estaziora (Aragoi, Espainia) joango dira Agirokoak aurten ere, eta haiekin batera eskiatzera joateko aukera izango dute adin guztietako eski zaleek. Horretarako, urtarrilaren 31rako eman beharko dute izena, ordaingiria aurkeztuta, kiroldegian. Hala ere, Agirokoek aurreratu dute data hori baino lehen itxi dezaketela izen ematea; 50 laguneko muga ezarri dute, eta hila bukatzerako kopuru horretara iristen badira, aurrez itxiko dute izen ematea.

Klubeko bazkideek 55 euro eta bazkide ez direnek 60 ordaindu beharko dituzte, eta Kutxabankeko honako kontu zenbakian egin beharko dute ordainketa: 2095 50 33 1091 1850 6417. Irteeraren prezioan sartuta daude bi gauko egonaldia, bi gosari eta afari bat aterpean; garraioa, aldiz, norberaren kontura izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide