Arroa-Endoia ibilaldia egin zuten atzo, igandea, dozenaka lagunek Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta. Orotara, 60 lagun animatu ziren txangora, eta giro ederra izan zuten lagun irteera guztian zehar. 10:00ak aldera Arroako plazatik irten ziren oinez Endoiara. Agoterantz hartu zuten aurrena, eta handik Ibañarrietara. Arroagoitik igaro ziren ondoren, eta jarraian ekin zioten Endoia igotzeari. Txangora animatu ziren lagunek bi ordu pasatxo egin zituzten oinez. Eguerdian sabelak betetzeko tartea hartu zuten, eta elkarrekin bazkaldu zuten Endoiako elkartean. Bazkalostean itzuli ziren Arroara.
Hona hemen Ezkaizto auzo elkarteko kideek ateratako argazkien bilduma: