Zestoako Iraeta auzoan Santa Ines jaietan murgiltzeko prest dira. Hain zuzen ere, urtarrilaren 18tik 25era bitartean ospatuko dituzte festak, eta gustu eta adin guztietarako egitaraua prestatu dute egun horietarako. Ohi bezala, haurrentzako ekintzak, herri kirolak, pintxo lehiaketa... izango dira.
Festetako azken egunean, hilaren 25ean, garagardo afaria egingo dute, eta bertara joan nahi dutenek dagoeneko eros ditzakete txartelak, 20 euro ordainduta. Iraeta tabernan, Aizarnazabalgo Troxkan eta Zestoako Koiote nahiz Portale tabernetan eskura daitezke sarrerak, hilaren 23ra bitartean. 20:30etik 00:00etara bitartean izango da garagardo festa, eta edariaz gain, saltxitxak, txerri ukondoa eta postrea izango dira dastatzeko. Plaza mugatuak izango dira afarirako.
Gainera, XXXI. Iraeta Mus Txapelketa Azkarra izango da hilaren 24an, Bekotxe tabernan. 22:30ean hasiko da lehia, eta 22:00etatik aurrera eman beharko da izena, bikoteko 30 euro ordainduta. Lehen sailkatuentzat hainbat sari izango da: 1.000 euro, txapela eta garaikurrak jasoko dituzte irabazleek; 400 euro eta garaikurrak bigarren sailkatzen direnek; 200 euro hirugarren postua eskuratzen dutenek; eta ehun euro laugarren sailkatuek.
Hona hemen festetako egitaraua, osorik:
11:00. Txupinazoa.
13:00. Zuhaitz landaketa Iraetako haurrekin.
16:00. Jaioberriei ongietorria Gure Ordekan.
16:30. Umeen puzgarriak, tailerrak eta jolasak.
17:00. Iraetako tren txikia zabalik.
18:00. Txokolatada.
09:30. Meza, Iraetako jubilatuen omenez.
10:30. Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa.
11:00. Vamos al fronton.
11:30. Pilotako finalak.
17:30. Herri kirolak.
-Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa: Iker Vicente eta Jesus Mari Mujika Mikel Larrañagaren eta Jon Rekondoren aurka.
-Errota Harria: Xabier Peña (Aizarnazabal), Jagoba Otaegi (Aizarna), Mikel Lopetegi Urra (Zarautz), Inhar Urruzuno (Ondarroa, Bizkaia), Beñat Telleria (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) eta Jon Gisasola Zelai V.a (Mallabia, Bizkaia).
11:00. Meza.
14:30. Gure Ordekako bazkideek bazkaria elkartean.
-Urtarrilak 24, ostirala.
22:30. Mus txapelketa Bekoetxe merenderoan. Izen ematea, 22:00etatik aurrera.
13:00. Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean.
14:00. Pintxo bazkaria Gure Ordeka elkartean.
20:00. Batukada Iraetako kaleetan zehar.
20:30. Garagardo afaria, Iraetako frontoian. Saltxitxak, txerri ukondoa, postrea eta garagardoa izango dira.
00:00. Erromeria Iratzar taldearekin.